XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mintzo zelarik, gogoeta bitxi batekin neure buruan zalapartaka ari nintzen: Añarrosaren orrazeak Margaitarena orroitarazi zidan.
Beste aldera zergatik ez?.
Arratsean berean Margaita ikustera joan nintzen.
Bozkario aharraiz aita-amek hartu ninduten.
Xarmanta zen Margaita, leporaino ximenki hetsitako arropa beltz dentela xurizko ipuradunarekin.
Bainan noiz eta nola deabru atxeman ahal izan nuen haren eta Añarrosaren aurpegien arteko antze den mendrenik? Okaztatua eta haserrean nengoen.
Alabainan, gaizoek, hain lañoki, hainbeste maitagarritasunez linburtzen ninduten! Hainbeste atseginekin ederretsi zidaten! Bere goibeldura ofizialetik gaindi, bere begiak baliatzeko hain errebesa zen Margaita bera! Mintzatu beharrean, haur-denbora orroitarazi nien.
Margaita bi aldiz karkailatu eta, nardaturik bezala, krik eta krak ixildu zen.
Burrasoen behako kexua atzeman nuen.
Hiru gogoasmoetan, liburu batetan bezala irakurtzen nuen:
Zertako gogor egin? Ezteiak oso laño izanagatik ere, bi familiak, aspaldiko adiskideak izanki, ezin alaiago zeuden...